Gauza baten propietatea ezinbestekoa denean gauza hori existitu eta dagokion bezala sailkatu eta izendatzeko, propietate hori esentziala dela esaten da. Propietate hori gauza existitzeko beharrezkoa ez denean, gerta…
Karaktere bereganatuak organismo batek bere bizitzan zehar ingurunera moldatzean edo jokabide iraunkorrak garatzean eskuratzen dituen karaktereak dira. Adibide gisa, mugitzen ez den eta asko jaten duen pertsona baten loditasuna karaktere bereganatua da, baita ere, kirolari baten gorputza gihartsua ere. Lamarckismo izeneko teoriak ezartzen du espezieen eboluzioa karaktere bereganatu horien herentzian oinarritzen dela. Lamarckismoa eboluzioa azaltzeko orokorrean bazterturik dagoen teoria izan arren, karaktere bereganatuak ez baitira orokorrean geneetara eta beraz herentziaz transmititzen, epigenetikaren mekanismo ezagun eta kontrastatuek inguruneko faktoreek geneengan eragina izan dezaketela eta beraz transmititu daitezkeela erakusten dute. Hala eta guztiz ere, epigenetikak eragiten dituen aldaketa genomikoen eragina gutxietsi behar da espezieen eboluzioa azaltzeko hautespen naturalaren aldean.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, caracteres adquiridos.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.