
Apaingarriz hornitutako kapitela. Kapitelak zutabea eta entaulamendua bereizten ditu.
Arkitekturan, kapitela zutabe, pilare edo pilastra baten gainean jartzen den harlandua da, gehienetan apaindua, arkitrabea eta orokorrean entaulamendua eusten duena. Kapitela ordena klasikoak (doriarra, joniarra, korintoarra, konposatua eta toskanoa) bereizteko funtsezko elementua da. Ordena klasikoetan, kapitela osatzen duten elementuak koilarea, ekinoa eta abakoa dira.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, capital; gaztelaniaz, capitel.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
ArkitrabeaArkitektura klasikoan, arkitrabea, epistiloa ere deitua, taulamenduko beheko atala da, frisoaren azpian, euste-puntu zuzentzat zutabea duena, kapitela ukituz, gehienetan fascia izeneko banda horizontal batzuetan banatzen dena. Beste hizkuntzetan:…
FusteaZutabe beti buruz, fustea harroinaren eta kapitelaren arteko zati luzea da, begi bistan zutabeko atal nagusi eta handiena, eta sekzio zirkular edo poligonala izaten duena.
Ekinoa (arkitektura)Arkitekturan, zehatzago ordena klasikoetan, ekinoa kapitela osatzen duen elementuetako bat da, koilarearen eta abakoaren artean, koilaretik abiatuta zabaltzen doana abakoarekin bat egin arte. Horren helburua abakoa hobeto eustea…