Kapitalizazio sinplearen legea (kapitalizazio bakunaren legea)


KategoriakEnpresa

Kapitalizazio sinplea edo kapitalizazio bakuna kapital baten interesak nola kalkulatzen diren ezartzen duen lege finantzario bat da, eta beraz hasierako kapitala bera nola kapitalizatu edo metatzen doan azaltzen duena. Kapitalizazio konposatuan ez bezala, kapitalizazio sinplean aldiro sortzen diren interesak ez dira metatzen hasierako kapitalera, eta beraz sortzen diren interesak beti berdinak dira. Zehazki, kapitalizazio-aldi bakoitzeko interesak honela kalkulatzen dira, i interes sinple edo bakunaren tasa izanik, eta C_0 hasierako kapitala:

    \[I=C_0i\]

Interes honi interes bakuna edo interes sinplea deitzen zaio. Aldi bakoitzaren amaieran interes horiek aurrezlearen eskura jartzen dira, hasierako kapitaletik aparte, eta beraz hurrengo kapitalizazio-aldian interes berdinak sortuko dira. n kapitalizazio-aldi igarota, hau izango bukaeran osatutako C_n kapitala, lortutako interesekin batera:

    \[C_n=C_0+C_0i+C_0i+\ldots+C_0i=C_0+C_0in=C_0(1+ni)\]

Ikus, gainera

 

309 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.