Kapitalizazio-aldia interes-tasa baten erreferentziazko aldia da, kapital batek interesak sortu ahal izateko ezartzen den epea. Adibidez, %4ko interesa ezartzen bada urteko, kapitalizazio-aldia urtea da. Interes-tasa zehaztu eta aplikatzeko ezinbestekoa da: %2 interesa esanda, zehaztu behar da urteko, hiruhileko edo hileko den, kapitalizazioa plikatu ahal izateko.
Loturiko artikuluak
Interes-tasaEkonomian, interes-tasa edo interes-tipoa mailegu, kreditu edo bestelako finantzazio bat jasotzeagatik ordaindu beharreko interesak kalkulatzeko erabiltzen den portzentajea da, printzipal edo mailegatutako diru kopuruaren gainean kalkulatzen dena. Adibidez,…
Interes efektiboa (tasa efektiboa)Interes efektiboa edo interes tasa efektiboa finantza-eragiketan batean ezartzen den urteko interes erreala da, kontuan harturik interesak urtean zehar aldiro (hilabetero, bihilero, ..., sei hilero) sortzen direla (ikus,…
Kapitalizazio-maiztasunaKapitalizazio-maiztasuna, m letraz adierazi ohi dena, epe finko batean (normalean, urtebetea) interesen sorrera noizero gertatzen den azaltzen duen parametro bat da. Adibidez, kapitalizazio-maiztasuna 4 bada urtebetean, interesak 4…