Kapitalen kontrola gobernu edo banku zentral batek kapitalen transferentziak eta transakzioak eta dibisa-mugimenduak kontrolatzeko ezartzen dituen neurrien multzoa da, bereziki truke-tasaren egonkortasuna bermatu, kapitalen ihesa eragotzi eta herrialdeko erreserbak babesteko helburuarekin. Hesi ekonomikoen aldaeretako bat da, merkataritzako hesiekin batera.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, control de capitales.
Loturiko artikuluak
AutarkiaAutarkia herrialde batek bertako ekonomia buruaskitasun edo autoaskitasunez garatzen dueneko egoera da, nazioarteko merkataritza- eta kapital-harremanik gabe (ikus, hesi ekonomikoak) eta barneko baliabide eta truke ekonomiko soilekin. Herrialde…
Kapitalen aberriratzeaKapitalen aberriratzea edo kapitalak aberriratzea atzerriko herrialde batean bizitokia duten pertsona fisiko nahiz juridikoek herrialde horretan duten kapitala euren jatorriko herrialdera ekartzea da. Kapitalen aberriratzea kapitalak babesteagatik egiten…
Hesi ekonomikoak (muga ekonomikoak)Hesi ekonomikoak edo muga ekonomikoak herrialde edo herrialde talde batek beste herrialde batzuekiko ezartzen dituen merkataritza hesiak eta kapitalen kontrolerako neurriak dira. Beraz, integrazio ekonomikoaren eta merkataritza askearen…