Enpresa edo orokorrean erakunde batean, kapital ukiezina balioa sortu eta aldi berean fisikoak ez diren elementuek osatzen dute, hala nola baliabide intelektualak edo ezagutza, marka, datuak, eskubideak eta harremanak, kontaktuak edo akordioak beste pertsona, enpresa eta erakundeekin. Balioa sortzen duenez, kapital ukiezinak baloratu egin daiteke diru, eta ondorioz kontabilizatu ere bai. Kapital intelektuala sorrarazten duen jarduera nagusia I+G+b da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, capital intangible.
Loturiko artikuluak
Kapital higigarriaKapital higigarria zuzeneko errendimendu edo irabaziak eskuratzeko enpresa edo partikular batek dituen diru-gordailu, akzio, balore-titulu, bono, obligazio eta bestelako finantza-inbertsioak dira. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, capital mobiliario.
Kapital-transferentziakEkonomian, kapital-transferentziak aktibo baten salerosketa edo haren gaineko beste eragiketa batengatik gertatzen den kapital edo diru-mugimendua, inongo ondasunen transmisiorik ez dakarten transferentzia arruntak ez bezalakoak. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz,…
Kapital pribatua eta kapital publikoaKapital pribatua inbertsioak egiteko enpresa eta familien esku dagoen kapital edo ondasunen multzoa da. Kapital publikoa, berriz, estatuak eta administrazio publikoak inbertsioak egiteko bideratzen duten dirua da, azpiegitura…