Kapital kulturala Pierre Bourdieu soziologo frantsesak sortutako kapital tipologiaren kategorietako bat da, kapital ekonomikoarekin, sozialarekin eta sinbolikoarekin batera. Kapital kulturala norbanako edo talde batek dituen jakintza, trebezia, horietarako tresna eta horien errekonozimenduen multzoa da. Bourdieuk hiru motako kapital kuturalak bereizi zituen: objektibatua (liburuak, ...), inkorporatua (hizkuntza jakitea, esaterako) eta instituzionalizatua (tituluak). Kapital ekonomikoarekin batera, kapital kulturalak kapital sinbolikoa eragiten du, eta beraz norbanako edo talde batek espazio sozialean duen kokapena.
Loturiko artikuluak
Determinismo kulturalaDeterminismo kulturala subjektuen portera, jarrera eta balioak haiek hazi eta bizi diren gizartearen kulturak moldatzen dituela baieztatzen duen teoria soziologiko eta antropologikoa da. Determinismo kulturalak erlatibismo kulturala inplikatzen…
Kapital soziala (soziologia)Agian, kapital soziala enpresaren testuinguruan bilatzen ari zinen. Soziologian, kapital soziala talde, komunitate, erakunde edo gizarte bateko kideen artean sortzen diren harreman eta interakzio sendo eta iraunkorren multzoa…
Kapital sinbolikoaPierre Bourdieu soziologo frantsesak (1930-2002) sortu eta garatutako kontzeptua, kapital sinbolikoa gizabanako, gizatalde edo erakunde batek besteen irizpideen arabera duen balio soziala da, espazio sozialean mugak sorrarazi eta…