Kanibalismoa


KategoriakAntropologia

Kanibalismoa gizakiak giza gorputzak jatea da, erritu moduan egiten denean. Kanibalismoarekin batera erabiltzen den beste termino bat antropofagia da, baina bereizi behar dira bi terminoak: kanibalismoa errituala den bitartean, antropofagia giza haragiaren jate hutsa da, janari moduan. Etimologiaz, gaztelaniazko caríbal hitzetik dator, Karibe uharteetako indigenak izendatzeko baliatutako terminotik; hain zuzen, historikoki kanibalismoaren lehen berriak espainiar konkistatzaileak Amerikara sartzean heldu ziren lehen aldiz, hango amerindioen artean ohitura aski zaldua omen zenez.

Antropologiaren garapenak mende batzuetan eta egun ere basakeriatzat eta krudelkeritzat hartzen den fenomenoa hobeto ulertzeko aukerak zabaldu ditu, hainbat ikuspuntutik. Horrela sortu zen antropofagia eta kanibalismoa bereiztu beharra, arestian aipatu bezala. Antropofagia bereziki materialismo kulturaletik aztertu da, haragiaren eskasia pairatzen duten gizataldeetan dieta orekatzeko asmoz. Kanibalismoaren baitan, beste alde batetik, zenbait aldaera bereizi dira: exokanibalismoa etsaiaren aurka burutzen den kanibalismoa da, gerra edo liskar egoeretan; endokanibalismoa edo hileta-kanibalismo, berriz, tribu edo gizataldearen baitan egiten den kanibalismoa da. 12

Erreferentzia

1.
Vacas Mora V. C U E R P O S , C A D ÁV E R E S Y C O M I D A : C A N I B A L I S M O , C O M E N S A L I D A D Y O R G A N I Z A C I Ó N S O C I A L EN LA AMAZONIA. Antípoda. 2008.
2.
Erlanz B. ANTROPOFAGOS: UNA HISTORIA SOCIAL DEL CANIBALISMO. El ojo crítico. http://elojocritico.info/antropofagos-una-historia-social-del-canibalismo/.
341 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.