Kalitatea (definizioa)


KategoriakEnpresa

Enpresan, kalitatea produktu edo zerbitzu batek bezero erreal edo potentzial baten beharrizanak, inplizituak nahiz azaleratutakoak, asetzeko duen gaitasuna da. Horrela, kalitatea handia izango da enpresak eskaintzen duen produktuaren ezaugarriak bezeroak dituen espektatiba edo igurikipenetara egokitzen denean.  Produktuaren inguruan ardazten diren definizioez gainera, kalitatea enpresako prozesu guztiak eta enpresan parte hartzen duten guztiak ere, produktuaren ingeniaritza-diseinutik kudeaketa arlora, langileetatik gizarte zabalera, barnehartzen dituen kontzeptua ere bada, prozesu horiek zuzen kudeatuz eta eragile horien partehartzea bultzatuz interesak zainduz bakarrik, lortuko baita azkenean produktua edo zerbitzua bezeroaren beharrak betetzera, zentzu zabalean. Errakuntzak gutxitu eta ezabatzeaz gainera, hobekuntza izan behar da kalitatearen helburua, eta horrela inoiz heltzen ez den helmuga dela esan daiteke. Egun, produktuari balioa eman, kostuak murriztu, mozkinak gehitu eta enpresa arrakastatsua izateko kontzeptu nagusia dela esan daiteke.

Aurreko kontzeptualizaziotik ondoriozta daiteke kalitatea kontzeptu dinamiko eta aldakorra dela, denbora zehar aldatzen doana, subjektiboa, alegia desberdina bezero edo eragile bakoitzaren arabera. Edonola ere, orokorrean eta zehatzago kalitateak besteak beste produktuaren baliagarritasuna, horren osagarriak, fidagarritasuna (funtzionamendu egokia eta iraupen potentziala), segurtasuna, konformidadea ezarritako estandarrekin, salmenta ondorengo zerbitzuak, estetika eta irudia biltzen ditu.

Ikus, gainera

270 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.