Enpresa subsidiarioak enpresa nagusi baten kontrolpean dauden enpresak dira, haietan dituen kapital-partaidetzen bitartez, baina autonomia eta independentzia dutenak kudeaketa mailan, enpresa filialetan ez bezala.
Kalifikazio-agentziak, arriskua kalifikatzeko agentziak edo rating-agentziak erakunde ekonomiko batek izan herrialde bateko gobernua izan enpresa, jaulkitzen duen zorraren arriskuaren balorazioa egiten duten enpresa espezializatuak dira. Arrisku horren ebaluazioa erakundearen informazio historikoan zein horren bilakaeraren igurikimenetan oinarriturik egiten da. Kalifikazioa letretan oinarrituriko eskala baten bitartez egiten da, AAA izanik balorazio aldekoena (arrisku txikienekoa) eta D okerrena (arrisku handienekoa). Kalifikazio-agentzia ezagunenak Standard & Poors eta Moody's dira.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.