Herri txikietan, jendeak elkar ezagutu eta harreman estuak izaten dituela-eta, haien arteko liskarrak izaten direla adierazteko.
Kale edana edo kale zurruta, litroak egitea ere deitua, jende taldeak, gazteak bereziki, jai egunetako gauetan kalean bildu eta elkarrekin alkoholdun edariak hartzea da, maiz mozkortzeraino. Ohitura 2000 eta 2010eko hamarkadan zabaldu zen, eta bereziki COVID19 pandemia garaian, tabernak itxita egon zirenean. Espainiako fenomenoa da gehienbat, baina Portugalera eta Italiara ere zabaldu da, Britainia Handian, Errusian eta Latinamerikan ere antzeko praktikak daude, desberdintasunak badaude ere. Estatu Batuetan pisuetan egiten da gehinebat. Gurean, kale edanak ezaugarri bereizgarri hauek biltzen ditu, aurreko belaunaldiek alkohola edateko ohituren aldean: autogestionatutako aisialdia, ostalaritzako zirkuituetatik aparte egiten dena, eta alkoholaren kontsumo masibo eta azkarra oinarritzat duena. Ildo horretatik, aurreko belaunaldiek alkohola hartzeko modutik urruntzen da guztiz: ez da eguneroko praktika da, lehengo txikiteoa ez bezala, asteburu eta jaiegunetakoa baizik, kalean burutzen da eta ez taberna barruan, eta alkoholaren kontsumo azkarra dakar, lehengo kontsumo luzearen aldean. Seguru asko, kaleko edana aurreko ereduaren krisiaren ondorioa baino ez da. Izan ere, gazteentzako taberna, pub, diskoteka eta antzekoen eskaintza musika altuak, giro itxiak eta alkohol garestiak osatu dute orain arte, egungo gazteek aldarrikatzen duten askatasuna eta interakzio soziala eragozten dituztenak, gazteen prekarizazioak dakarren diru eskasak lagunduta. Instituzioetatik eta gizartetik, ordea, ulertezina eta gaitzespena nagusitu dira fenomenoa interpretatzerakoan, kaleko edanak auzoan eragiten dituen zaratan eta zikinkerian fokalizatuz.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.