Justizia soziala gizarte bateko pertsona guztian aukera-berdintasunean, ekitatean eta duintasunez elkarrekin bizi diren egoera da. Honako alderdi hauetan gauzatzen da, besteak beste: kalitatezko osasun eta hezkuntza publikorako sarbide unibertsala, diskriminazioaren eta bazterkeriaren aurkako borroka, langabezia- edo kalteberatasun-egoerei aurre egiten dien gizarte laguntza eta etxebizitza-eskubidea. Historikoki, bere sustraiak Ilustrazioan eta garai hartan garatu ziren berdintasun idealetan daude. Nahiz eta gizartearen gehiengo handi batek justizia sozialaren helburua onartzen duen, ikuspegi politiko desberdinak daude horretara iristeko moduari buruz: batzuek diote liberalismo ekonomikoak oreka soziala sustatzen duela, kide guztiei aukerak eskainiz eta estatuaren gutxieneko esku-hartzearen alde eginez; ezkerreko korronte politikoek, berriz, estatuaren interbentzionismo sendoa sustatzen dute, pertsona eta familia kaltebera eta baliabiderik gabekoei birbanatzeko politika publikoak sustatuz, jarduera ekonomikoaren tributuen, errenta edo ondare altuen bidez finantzatuta.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Gizarte sormena (sormen soziala)Gizarte sormena edo sormen soziala gizartean orokorrean, eta baita ere gizatalde eta erakundeetan jokabide berriak asmatu, abian jarri eta garatzeko ahalmena da. Ohikoan sormena gizabanakoaren trebezia moduan definitu…
Ekologia soziala (gizarte ekologia)Ekologia soziala edo gizarte ekologia ingurumenaren arazoen iturria gizartean dauden egitura eta harreman sozioekonomikoen emaitza direla (hala nola hierarkia, dominazio eta desberdintasun sozialen ondoriozkoak) baieztatzen duen ekologia politikoaren…
Gizarte zibilaGizarte zibila estatuaren jardunetik bereizten esfera sozial eta publikoa da, hala nola gizarte mugimenduak, elkarteak eta edonolako ekimen sozialak biltzen dituena. Gizarte zibil terminoa XX. mendera arte zabaldu…