Zuzenbidean, presuntzioa hipotesia baino ez den eta beraz ziurgabea eta balizkoa izan arren azkenean aparteko frogarik gabe onartzen den gertaera, egitate edo errealitatea da. Presuntzio arruntena errugabetasun-presuntzioa da,…
Jurisprudentzia (latinezko iuris prudentia esamoldetik), epaitegiek emandako sententzien multzoa eta horiek finkaturiko doktrina juridikoa da, indarrean dauden arauen aplikazioaren ondorioz. Jurisprudentziak finkaturiko doktrina irizpide sendoa eskaintzen du zuzenbideko arauak aplikatzerakoan, eta horregatixe zuzenbidearen iturritzat hartzen da. Izan ere, arauen interpretazioa eta aplikazioa ezin da epaitegi bakoitzaren esku utzi, eta iraganean epaitegiek emandako sentetzien multzoa, konstante eta uniformea, oinarritzat har daiteke horren aplikazio bateratua egiteko.
Edonola ere, jurisprudentziaren balio formala ezberdina da ordenamendu juridikoaren arabera: batzuetan jurisprudentzia osagarri moduan hartzen bada ere, derrigorrezko irizpidea izan gabe, besteak beste Europa kontinentaleko zuzenbideetan; beste batzuetan, bereziki zuzenbide anglosaxoian , jarraitu beharreko iturritzat hartzen da. Jurisprudentziaren aplikazio formala egiten denean, ohikoa da epaitegien hierarkia kontuan hartzea, Epaitegi Goreneko sententziak lehenetsiz adibidez. 1
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.