Forma juridikoa enpresa batek legez sortu eta eratzeko aukeratzen duen identitatea da, enpresari indibidual gisa eta braz pertsona fisiko moduan edo sozietate bat sortuz, maizenik pertsona juridiko moduan.…
Arau juridikoak pertsonek gizartean duten jokabidea nolakoa izan behar den ezartzen duten erregela zehatzak dira, estatuak emanak eta hertsapenez inposatuak, eta orokorrean eskubideak eta obligazioak sorrarazten dituztenak. Arau juridikoak arau etiko eta moraletatik bereizteko irizpide hauek ditugu: arau juridikoak heteronomoak dira, hau da, ez ditu subjektuak berak finkatzen, kanpoko agintaritza batek baizik; eta beste alde batetik hertsapenezkoak dira, hau da, arau juridikoa betetzen ez bada, arau betetzera derrigortu edo ez betetzeagatik zigortuko da. Arau juridikoek estatu bateko ordenamendu juridikoa osatzen dute.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, norma jurídica.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.