Kintiliano, latinez Marcus Fabius Quintilianus (Calagurris, egungo Calahorra, K.o. 35 urtean jaioa) erromatar irakasle eta idazlea izan zen, ospetsua erretorikan egin zituen ekarpenengatik, hamabi liburuko Institutio oratoria lanaren…

Julián Grimau García (1911-1963) Espainiako Alderdi Komunistako aktibista eta buruzagia izan zen. Espainiako Gerra Zibilaren hasieran Alderdi Komunistako kide egin eta gobernu errepublikanoaren aurkako eskuin nahiz ezkerreko disidentzia politikoaren aurka jardun zuen gobernuko agente moduan. Gerra bukatuta, Latiamerikara eta gero Frantzian erbesteratu zen. 1959an Alderdi Komunistaren Espainia barneko ardura hartu eta Espainiara sarut zen klandestinoki. 1962 urtean atxilotu eta bortizki torturatu zuten. Epaitegi militar batek epaitu zuen Gerra Zibilean izandako txeka edo gobernu errepublikanoaren errepresio-gune baten ardura izateagatik. Heriotza-zigorra ezarri zioten eta 1963 apirilean fusilatu zuten. Haren epaiketak eta fusilamenduak protesta zabala sorrarazi zuen nazioartean.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.