Jolas soziala


KategoriakPsikologia

Jolas soziala bi pertsona edo gehiagoren artean praktikatzen den jolasa. Bereziki haur-jolasen sailkapen batzuetan erabiltzen den kategoria da, haurraren garapen ebolutiboaren fase batekin bat datorrena. Horrela, jolas soziala jolas bakartiaren eta jolas paraleloaren ondoren etorriko litzatekeen jolasaren modalitatea litzateke batzuen arabera. Jolas sozialaren barnean ere beste kategoria batzuk bereizten dira: jolas sozial asoziatiboan, haurrak elkarrekin jolasten dira, material berdinekin, baino ez dago haurren arteko lankidetzarik; jolas sozial kooperatiboetan, berriz, haurrek helburu amankomun baten alde egiten dute jolas. Edonola ere, jolas soziala haurraren trebezia sozial eta kognitiboak garatzeko funtsezko jardueratzat hartzen da, bereziki hizkuntza eta emotibitatea garatze aldera.

Itzulpenak: ingelesez, social play; gaztelaniaz, juego social.

Ikus, gainera

200 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.