Zerak Yolanda Arrietak 2021ean plazaratu zuen literatur lana da. LABURPENA 1: Lagun ezkutuak Alixi neska gaztea da, labur Axi. Haur txikiekin bere gurasoekin bezalaxe, berak fantasiarekin duen lotura…
Jenisjoplin Uxue Alberdik 2017an plazaraturiko eleberria da.
LABURPENA
I kapitulua
Karra, Luka, Irantzu eta Nagore Bilboko irrati libre eta alternatibo batean diharduten lau gazte dira. Poliziak haien aurka egingo duen sarekada eta atxiloketa ia seguruen zain daude, eta azken ospakizun bat egiten dute, Bilboko Artxanda mendian merienda bat. Nagoreren ahotsetik egiten da kontakizuna, lau gazteen arreko giro bizi eta alaia deskribatuz. Nagorek Karrarekin eta Irantzurekin sexu harremanak izan ditu. Amaren lurrindegian lan egiten du. Ama berarekin bizi da, eta Luka ere bai, duela hilabete batzuetatik. Luka
II. kapitulua
Nagore amaren lurrindegira sartzen da Nagore. Negozioa ez doa gaizki, baina zorrak ezin kitaturik dabiltza. Amak biharko ospitalean hitzordua duela esateko deitu dutela esaten dio alabari. Nagoreri ordua ongi datorkiola dio. Bezero bati azal tratamendu bat egiten diola, mezua iristen zaio telefonora: "Txakurrak". Amari deitzen dio, etxera ez etortzeko gaur lotara, planak dituela eta. Ez du atxiloeta unean ama bertan egotea. Denda ixten du. Supermerkatura doa. Orgatxoa beterik, etxera hurbildu eta polizia sekretak ikusten ditu, bi, aurrena, etxeko atarian beste bat. desafiola. Etexera sartzen da. Luka dago. Badaki berak ere poliziak gainean dituztela. Ardoa edaten dute. Luka Igorretaz galdetzen dio, Donostiako irrati kide bat, Nagore gustuko duena baina bikotekidea duena. Gogoratzen du nola Donostiako eta Bilboko irratikideek afaria egin zuten, eta gero erdibiluzik bainatu zen Igorrekin. Tentsio sexuala du berarekin. Kalerako jantzita daude, atxilotzeko zain. Baino ez datoz. Ohera doaz, elkarrekin, eta azkenean biluztu egiten dira. Lo hartzen dute. Esnatu dira. Goiza da. Ez dira etorri haien bila azkenean. Baina telefonoan ikusten du: Karra eraman dute, gauean zehar.
III. kapitulua
LANEAN (19 ORRIALDE EGINAK 290ETIK)
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.