Lege naturala gizakiari berez, naturaz, dagokion jokabide printzipio eta araua da, gizaki guztiok ulertu eta onartu egien dutenak, orokorra beraz, patikulartasun guztietatik aparte, eta arrazoitik argudiatu eta justifikatu…
Jaungoikoa eta Lege Zaharra, JEL akronimoaz ere ezaguna, EAJ Eusko Alderdi Jeltzalea alderdi politikoaren goiburua da, Arana Goiri anaiek asmatutakoa, eta alderdiari izena ere ematen diona jeltzale hitzaren bitartez. Jeltzale, beraz, Jaungoikoaren eta Lege Zaharraren edo euskal foruen jarraitzaileak dira, eta beraz alderdiaren jarraitzaileak; jeltzale hitza alderdiarenkin zerikusia duen guztiari ere aplikatzen zaio: programa politiko jeltzaleak, hautagai zerrenda jeltzaleak eta abar. Jelkide hitza gutxiago erabiltzen da eta EAJko kideak izendatzeko erabiltzen da soilik.
Goiburuak argi uzten du EAJ alderdiaren oinarrizko ideologia, alderdiaren hasieratik eta gaur egun ere indarrean jarraitzen duena: kristautasunari atxikia dagoen alderdia (EAJ alderdiak kristau demokratatzat hartzen du bere burua), eta euskal foruen defentsa ideia nagusitzat hartzen duena
Alderdiaren hastapenetan, XX. mendearen hasieran, goiburua eztaidatsua izan zen. Eliza Katolikoaren hierarkiak abertzaletasunaren aurka jo zuen eta EAJ alderdiko sektore batzuk Elizatik aldentzeko prposatu eta azkenean alde egin zuten, Partido Republicano Nacionalista Vasco delakoa sortuz. 1930eko hamarkadan, Eusko Abertzale Ekintza alderdia, EAJ alderdiaren zatiketa liberala, sortu zen. Espainiar Trantsizioan, EAJ alderdiak goiburu hori berretsi eta alderdiaren oinarritzat hartu zuen 1977an Iruñean egindako kongresuan.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.