Jaun baruak


KategoriakAbestiak

Jaun baruak euskal abesti herrikoia, jatorrian abestiaren hitzak XVII. mendean Maria Place Arbouet eta Armand Jean bikotearen ezkontzan Beñar Mardo koblakari edo bertsolariak jarritako bertsoak dira, epitalamio edo ezkontza-poema liriko bat osatzen dutenak. Abestia Benito Lertxundi abeslariaren eskutik zabaldu zen bereziki, 1975eko urteko disko batean plazaratuta.

Hitzak

Jaun Baruak aspaldin        (Baroi jaunak aspaldian)
Xederak hedatu zitin          (Sareak hedatu zituen)
Xori eijer bat hatzaman dizü        (Txori eder bat aurkitu du)
Pabeko seroren komentin           (Pabeko lekaimeen komentuan)
Orai harekin biziren düzü,       (Orain harekin biziko da)
aspaldian gogoan beitzin.        (Aspaldian gogoan zuzen bezala)

Xedera balitz halako
merkatüetan saltzeko,
Xiberuako aitunen semek
eros litzazkie oro,
halako txori eijerto
zunbaiten hatzamaiteko.

Igaran apirilaren bürian,
armadaren erdian,
züntüdan bihotzian,
armak oro eskian;
present espiritian,
manka besuen artian.

Jauna maite banaüzü,
erraiten düzün bezala,
kita ezazü, kita ezazü
Erregeren zerbütxüa
eta maita herria,
üken dezadan plazera.

Jaun barua, orai, zü,
Felizitatzen zütügü,
Zeren beitüzü Mus de la Plazaren
prima eijerra esposatü;
Andre hori irus düzü:
zuri ezteizügü dolü.

252 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.