Birjartze-balioa aktibo edo ondasun bat ezaugarri berdinak edo antzekoak dituen beste ondasun batekin ordezteak dakarren kostua da. Kontzeptua bereziki aseguruetan erabiltzen da, kaltetutako edo hondatutako ondasun bat ezaugarri…
Jaulkipen-balioa enpresa batek akzioak jaulkitzean akzioak eskuratzeagatik inbertitzaileari eskatzen dion zenbatekoa da. Balio nominalaren berdina izan daiteke (edo orduan akzioak parean jaulkitzen direla esaten da), nominala baino handiagoa (hots, parekoaz gain edo jaulkipen-prima batekin, jaulkipen-balioaren eta balio nominalaren arteko diferentziarekin alegia) edo nominala baino txikiagoa (parekoaz azpitik, jaulkipen balioa nominala baino txikiagoa denean).
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, valor de emisión.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.