Luteranismoa Martin Lutero (1483-1546) apaiz eta teologoak bultzatu zuen Erreformaren jarraitzaileen kredo erlijiosoa da, Eliza Katolikotik aparte bide propioa jarraitu zuena XVI. mendetik. Bereziki, Alemanian, Eskandinavian eta Baltikoko…
Jatorrizko bekatua edo jatorrizko pekatua kristau teologia nagusietan Bibliako Hasiera liburu Adan eta Eba ongiaren eta gaizkiaren zuhaitzetik fruitu debekatua jateko debekua haustearen pasarteari buruz egiten den interpretazioa da, zeinaren arabera gizakiak hasieratik berez ustelak eta bekatugileak diren. Agindu horren haustearen ondorioz, Adan eta Eba Edengo lorategitik erauziak izanziren, Katolizismoan, bataioak bekatu horren barkamena ekarriko luke. Judaismoan, berriz, Bibliako pasartea ez da interpretatzen bekatu gisa, eta gizakiak garbi jaiotzen dira berez eta haien erabakimen askeaz erabakitzen duten ongia ala gaizkia jarraitzen duten.
Filosofian maiz eztabaidatu da jatorrizko bekatuaren kontzeptuaren funtsa. Ildo horretatik, jatorrizko bekatua gizakia berez ona edo txarra den eztabaidarekin lotu behar da; ildo horretatik, jatorrizko bekatuaren arabera, garbi dago gizakia berez gaiztoa dela. Nietzsche izan da ziurrenik jatorrizko bekatuaren azterketa sakona egiten dutenen filosofo nabarmenena; bere iritziz eta kristautasunari orokorrean egiten dion kritikaren testuinguruan, jatorrizko bekatuak bizitza, gizakiaren existentzia bera, gizakiak plazera bilatzeko irrika eta baita bere biziraupenerako sena, ukatu egiten ditu, Edengo paradisuaren pasartean garbi geratzen den bezala, gaizkiaren erruaren zama bizkarreratzera eta Jainkoa ideia absolutu eta esklusiboa inposatuz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, original sin; frantsesez, peché originel; gaztelaniaz, pecado original.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.