Agian pribazioa adiera ekonomikoan bilatzen ari zinen. Psikologian, pribazioa edo depribazioa subjektu baten motibazio eta baharrizanak oztopatu eta eragotzi egiten direneko egoera da (ikus, Maslowen piramidea). Horrela, depribazio…
Jarrerak edo aktitudeak (ingelesez, attitudes) pertsona, objektu, egoera edo beste entitate bati buruz sentitu edo jokatzeko predisposizioak, ikuspegiak edo asmo orokorrak dira. Esan ohi da jarrerak jokabidearen aurrekariak direla. Jarrerak konstruktoak dira, eta beraz zuzenean neurtu ezin direnez, jarrerek eragiten dituzten jokabide, ekintza eta beste erantzunen bitartez jaso beharrekoak. Hiru motako erantzunak eragin ditzake jarrera batek: erantzun kognitiboak (entitateari buruzko pertzepzio edo informazio bat jasotzen duena), afektiboak eta aktiboak (jokabideak eta asmoak). Dena den, ohikoena jarrera erantzun afektiboen bitartez neurtzea izan da, subjektuaren ebaluazioak jasoz alegia. Jarreren eraketari buruzko ikuspuntu zenbait garatu dira: ikuspuntu funtzionalistatik, jarrerak funtzio bat beteko luke, hala nola norberaren burua babestu edo ezagutza osatzea; konduktismotik, jarrera estimulu baten erantzun errepikatua litzateke; ikuspuntu kognitibotik, jarrera sinesmen batzuen ondorioa litzateke, jarreraren objektua atributu positibo edo negatiboekin lotuz.1
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.