Estatistikan, jarraitutasun-zuzenketa banaketa diskretu baten probabilitateak kalkulatzeko banaketa jarraitu bat baliatzen denean erabiltzen den zuzenketa bat da. Adibidez, berez diskretua den aldagai baterako (adibidez 1,2,3,... balioak hartzen dituenean),
probabilitatea kalkulatu nahi denean, eremu jarraituan berdintza nola jaso behar den aztertu behar da; kasu horretan, 2 balioak eremu jarraituan
tartea hartzen duela pentsatzea da egokiena, eta horrela jarraitutasun zuzenketaren arabera, horrela kalkulatuko lizateke probabilitatea banaketa jarraituan:
.
Kontingentzia-tauletako khi-karratu estatistikoa kalkulatzeko bertsioan, jarraitutasun-zuzenketak Yates-en jarraitutasun zuzenketa izena hartzen du.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, continuity correction; gaztelaniaz, corrección por continuidad.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Estatistika (definizioa)Estatistika fenomeno aldakorrei buruz jasotako datu-multzoak era egokian bildu, irudikatu, aztertu eta horiei buruzko konklusioak ateratzen dituzten metodoen multzoa da, bereziki fenomeno aldakor horietan izan daitezkeen erregulartasunak atzemate…
Inbariantzia (estatistika)Estatistikan, inbariantzia datuei egindako transformazioen ondorioz aldatzen ez diren estatistikoen propietatea da.
Estatistika deskribatzaileaEstatistika deskribatzailea, estatistika deskriptiboa edo estatistika deduktiboa lagin bateko informazioa laburbiltzen duten diagramak (histograma, sektore-diagramak, ...) eta neurri estatistikoak (batezbestekoa, desbideratze estandarra, ...) aurkeztu egiten dituen estatistikaren adarra…