Logikan, aporia (antzinako grezierakzo ἀπορία hitzetik, «oztopo») paradoxa batera daraman arrazonamendua da, adibidez, Zenon Eleakoaren aporiak, non mugimendua ezinezkoa dela frogatzen den ustez, zentzumenek erakusten digutenaren aurka. Antzinako…

Jardunbide onak edo praktika onak (edo egokiak) ezarritako helburu batzuk betetze aldera egokitzat eta komenigarritzat hartu diren praktika, ekintza eta jokabideak (jardunbideak, hitz batean) dira, gomendio gisa proposatu ohi direnak. Helburuak betetzeaz gainera eta zehatzag, jardunbide on deitzen diren horiek erroreak gutxitu, baliabideak eraginkortasunez erabili, erakunde barneko giroa, bezeroen asebetetze maila eta kanpoko irudia hobetu egiten dituzte.
Sektore ekonomiko eta sozial batzuetan, hala nola turismoan eta merkatartzan, jardunbide egokien gidaliburua edo eskuliburua osatzen da, sektore horretako aditu eta eragileen eskutik, sektore horietan jarduten dutenek kalitatea hobetzeko irizpide argiak izan ditzaten. Jardunbide egokien eskuliburua onartu eta bereganatu egiten duena, bertan zehaztenm diren jokabide eta printzipioak betetzera konpromentitzen da. Jardunbide egokieko atxikimendua borondatezkoa izaten da beraz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.