Jakobinoak


KategoriakHistoria

Jakobinoak (frantsesez jacobins) ere deituak  Frantziako Iraultza garaiko elkarte politiko erradikal edo muturrekoena izan zen, moderatuagoak ziren girondarren taldearen aldean. Jakobinoen baitan ibiltzen ziren baita ere menditarrak (frantesez, montagnards) izeneko talde politikoa Konbentzio Nazionalean, horrela deituak asanbleako goiko eserlekuetan esertzeagatik, herri demokrazia erradikalaren baten aldekoak eta sans-culottes izeneko herri sektorea baliatzen zutenak bere erabaki politikoak kalean gauzatzeko. Jakobinoek 1793 urtean bereganatu zuten boterea, girondarren eskuetatik, eta 1794 urtera arte iraun zuten, Izu Garaia edo Terrorea deitzen den aldian. Hain zuzen ere, jakobinoak agintean egon ziren Izu Garaian, heriotza-zigor eta exekuzio masiboak burutu ziren. Jakobino nabarmenenak, menditarren taldean, Robespierre eta Saint-Just izan ziren, 1794ko Thermidorreko estatu-kolpean exekutatuak. Haien heriotzarekin, Izu Garaia amaitu eta errepublikazale moderatuen agintaldia etorri zen.

Ikus, gainera

221 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.