Jakintzaren arbola


KategoriakErlijioa

Artikulu hau Itun Zaharreko Hasiera liburuko figura alegorikoari buruzkoa da, Pio Barojaren liburua gaitzat duena beste hau da: El arbol de la ciencia.

Jakintzaren arbola, zientziaren arbola edo ongiaren eta gaizkiaren arbola Itun Zaharreko Hasiera liburuan agertzen figura alegorikoa da. Hartan, Jainkoak Edengo bartazearen erdian "dena ezagutzeko ahalmena ematen duen zuhaitza" ernerazi zuen, eta Adani ohartarazi zion zuhaitz hartatik ez jateko. Sugeak bultzaturik ordea, Evak lehenik eta Adanek gero zuhaitz horretako fruitua jan, euren biluztasunaz ohartu eta lotsa sentitu zuten lehen aldiz.Jainkoak, zigor moduan, Edendik kanporatzne ditu, besteak beste.

Kristau teologian, pasarteak jatorriko bekatua irudikatzen du, baina hainbat modutara interpretatu da. Alde batetik, gizakiak Jainkoak ezarritako debekua muzin egitea irudikatzen du, baina sakonago Jainkoari baino ez dagokion ahalmena, ongia eta gaizkia bereiztea alegia, eta interpretazio batzuen arabera den dena edo absolutua baino ez dena,  bereganatzeko ekintza moduan ere interpretatu da. Hain zuzen, "ezagutu" hitzak ahalmena edo boterea adieraziko luke Hasiera liburuaren jatorriko hitz semitikoetan.

Beste interpretazio baten arabera, zuhaitz horretatik janda gizakiak ongia eta gaizkia bereizi eta horrela, autonomia morala lortuko luke, baino aurkako argudio gisa hori baino lehenago Evak fruitu horretatik janez autonomia moralez jokatu zuela.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, arbol de la ciencia, arbol del conocimiento del bien y del mal.

Erreferentziak

 

280 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.