Jakinduria edo jakituria asko, sakon eta zuzen ezagutzen duenaren bertutea da, bizitzako gorabeherak behar bezala hartu eta hausnartu egiten dituena. Beraz, jakinduria ez da bertute intelektual bat, adimen edo intelijentziari dagokiona, eta arte eta gutxiago asko dakienaren bertutea, bertute filolosiko bat baizik, bizitzan une oro zuzen nola jokatu eta jokabide hori praktikan jartzen duena, diszernimendua ematen duena etikan nahiz estetikan, ona nahiz ederra den horri buruz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, wisdom; gaztelaniaz, sabiduría, sapiencia.
Loturiko artikuluak
Elkarneurgaiztasuna eta elkarneurgarritasuna (filosofia)Filosofian, elkarneurgaiztasuna bi teoria alderatu eta kontrajartzeko ezintasuna adierazten duen ezaugarria da, teoria horiek kontzeptu ezberdinak erabiltzeagatik; hala gertatzen denean, teoriak elkarneurgaitzak direla esaten da. Aurkako kontzeptua elkarneurgarritasuna…
Koherentzia eta inkoherentziaDiskurtso edo teoria bati buruz, koherentzia dagoela edo diskurtsoa (edo dena delakoa) koherentea dela esaten da, diskurtsoa osatzen duten adierazpenak logikoki loturik eta erlazionaturik daudenean, adierazi nahi denarekin…
DiszernimenduaDiszernimendua (latinezko discernere hitzetik) ona eta txarra, zuzena eta okerra, egokia eta desegokia bereizteko ahalmena da, gauzak, gertaerak eta egoerak ulertu eta epaitzeko beharrezkoa. Biblian maiz agertzen den…