Biztanle dentsitatea erreferentziazko eremu batean (hiri, eskualde edo herrialdea) lurraren azalerako unitate bakoitzeko dagoen biztanleria da, biztanleria lurraldean no banatzen den aztertzeko erabiltzen dena. Adibidez, 500.000 km karratuko…

Jaiotza-kontrola giza ugalketa mugatu eta eragozteko hartzen diren neurrien multzoa da, bereziki estatuko instituzioen hartutako erabaki eta ekintzen bitartez garatutakoa. Maila indibidualean gertatzen denean, familia plagintza izena hobesten da. Antisorkuntza edo kontrazepzioaren aldeko politikak, abortuari eta esterilizazioari buruzkoak eta beste neurri sozial eta ekonomikoak (diru-laguntzak, debekuak, ...) biltzen ditu bere baitan. Herrialde mailan, maltusianismotik gainpopulazioari aurre egiteko proposatzen diren neurri nagusia da, eta modu zorrotzean burutu zen Txinan XX. mendearen bukaeran.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, birth control; gaztelaniaz, control de natalidad.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.