Okun legea edo Okunen legea langabezia eta hazkunde ekonomikoa lotzen dituen lege enpirikoa da. Arthur Okun estatubatuar ekonomialariak plazaratu zuen 1960ko hamarkadan. Lege horren arabera, alderantzizko erlazioa dago…

Jainkoaren legea edo lege jainkotiarra ustez Jainkoaren aginduz ezarritako arau eta printzipio urraezinak dira, dogma moduan agertzen direnak eta Jainkoaren borondatea baino bestelako justifikazio teorikorik ez dutenak. Adibidez, Hamar Aginduak kristautasunean errespetatu beharreko Jainkoaren legea da; Biblian hainbat dira, bestalde, bereziki Itun Zaharrean, ezartzen diren Jainkoaren aginduak; islamean ere, ugari dira koranean ezarritako aginduak, Jainkoaren nahia eta borondatea islatzen dutenak. Historian zehar, jainkoaren legea monarkiak eta beste botere absolutuak legitimatzeko erabili izan da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ley divina.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.