Soziologia gizarte-bizitza eta harremanen azterketa zientifikoa da, gizataldeen eta gizarte osoaren ikuspuntutik. Gizarteak eta gizataldeak ez dira herri, eskualde, herrialde edo mundu osoko gizabanakoen multzo hutsak, gizarte eta…

Jagoletza estatu eta beste botere-erakundeek subjektua jokabidearen jarraipena egin eta kontrola egiteko burutzen dituzten jardueren multzoa da. Gizarte modernoan, jagoletza, eta bereziki jagoletza etengabe eta ikusezina, panoptikoaren ereduari jarraiki, boterearen ezinbesteko tresna bilakatu da, subjektuen obedientzia lortzeko. Michel Foucault (1926-1984) izan da jagoletzaren zentzua sakonki aztertu duen filosofoa, Surveiller et punir lanean, jagoletza intentsibo eta nonnahikoak ekartzen duen gizarte kontrolatu eta autoritarioaren kritika eginez.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, surveillance; gaztelaniaz, vigilancia.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.