Frantzian, Direktorioa 1795tik 1799ra bitartean indarrean izan zen aro politikoa izan zen, Lehen Errepublikan zehar, Konbentzio Nazionalaren ondoren. Izena gobernua osatzen zuten bost direktore edo lehen ministroen taldetik…
Frantziako Iraultzan, Izualdia, Izu Garaia edo Izuaren Garaia (La Terreur) 1793tik 1794rako bitarteko aldia izan zen, Konbentzio Nazionalean zehar, non jakobinoek, eta haien artean menditarrek, sektore iraultzaile muturrekoenek alegia, agintea hartu zuten. Izena, Izua alegia, aldi historiko horretan gertatu ziren sarraski, exekuzio eta masazko hilketetatik datorkio, non hamarka mila pertsona hil ziren Frantzian zehar, haien artean girondinoen liderren aurka. Izualdia zuzendu zuten pertsonaien artean Maximilien Robespierre aipatu behar da, Frantzia aldi horretan gobernatu zuen Salbamen Publikoaren Batzordeko kide gisa. Hain zuzen ere, Izualdia Robespierreren eta bere jarraitzaileen atxiloketa eta exekuzioarekin amaitu zen, moderatuen agintaldiari bide emanez.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, El Terror.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.