Izu morala


KategoriakSoziologia

Izu morala gizartearen edo gizarteko gizatalde baten neurrigabeko erreakzioa da, gertakari edo egoera bati buruz edota pertsona edo gizatalde baten aurkakoa, hedabideek sorrarazi eta nabarmendua, narratiba biktimista eta erasokor baten bitartez. Gatazka politiko eta kulturaletan sortzen dira (eta beraz, ez dira inolaz ere zoriz gertatzen), estereotipoak izaten ditu osagai, eta sumina eta probokazioa, eta azkenean gizatalde oso baten kriminalizazioa, eragin ditzake; aldi berean ordea, lilura ere sorraraz dezakete masengan, aldaketa sozialerako aukerak zabalduz. Izu moralaren kontzeptua eta horren inguruko teoria 1960 eta 1970eko hamarkadetan, Mendebaldean gatazka sozialak pil-pilean zeuden garaietan. Terminoa Stanley Coen soziologoak sortu zuen 1972an, Folk Devils and Moral Panics: The Creation of the Mods and Rockers liburuan, 1964 urtean Ingalaterrako Brighton hirian mods eta rockers hiri tribuen arteko liskarrei buruz hedabideek sorrarazi eta gizartean zabaldu zen erreakzioa abiapuntua harturik.


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Izu morala"; Gizapedian, 27 uztaila, 2018, /izu-morala/.
240 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.