Zuzenbidean, zigorra pertsona edo erakunde batek egindako delitu edo falta batengatik aginte administratibo edo judizialak ezartzen duen betebeharra da, berez pertsona edo erakunde horri kaltea ekarri edo desatsegina…
Izatezko bikoteak, izatezko batasun edo izatezko elkarketa izeneko egintza juridiko baten bitartez gauzatuak, ezkondurik ez dauden afektibitatean oinarritzen den bi pertsonen arteko batasun eta bizikidetza aske eta publikoa da. Ezkontzan ez bezala, non senar-emazteen arteko harremana iraunkorra den, izatezko bikoteetan harremana egonkorra baino ez da. Aurreko diferentzia hori oso lausoa da, eta orokorrean onartzen den irizpidea da izatezko bikotea ezkontza ez den batasuna dela. Halaber, izatezko bikote baterako baldintzen artean, ezkontzan bezalaxe, adin nagusitasuna eta beraz jarduteko gaitasuna behar dira. Ezkontzan bezala ordea, izatezko bikote bat osatzeko horren adierazpen formala eta erregistroa egin behar dira, baldintza batzuk desberdinak diren arren. Ezkontzaren eta izatezko bikoteen arteko desberdintasunak anitz dira hortik aurrera: ezkontzak dibortzio baten bitartez desegiten dira, izatezko bikoteak elkarrekiko adostasunez edo bikotekide baten borondatez desegiten diren bitartean, horretarako Erregistroan adostasun edo borondate horren adierazpena baino egin behar ez dela. Herentzian ere desberdintasunak daude: ezkontzan, ezkontideak badu, beste ezkontidearen heriotzaren kasuan, herentzia jasotzeko eskubidea. Zergak ordaintzerakoan ere, Espainian ezkontideek elkarrekin edo batera egin dezakete errenta aitorpena, baina izateko bikotekideen kasuan bakoitzak bere aldetik egin behar du.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, domestic partnership; gaztelaniaz, pareja de hecho (unión de hecho).
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.