Iusnaturalismoa zuzenbideko lege positiboak zuzenbide naturaletik eratortzen direla eta eratorri behar direla baieztatzen filosofia juridikoa da. Iusnaturalisten arabera, zuzenbidearen muina, funtsa eta iturri nagusia zuzenbide naturala da eta gizakia babesten duten eskubideek osatzen dute gehienbat. Ildo horretatik, lex iniusta non est lex esamoldea, "lege bidegabea ez da legea" alegia, iusnaturalismoaren lelo nagusia dela esan daiteke.
Loturiko artikuluak
PandektistikaPandektistika (latinezko pandectas hitzetik, Justiniano enperadoreak VI. mendean garatu zuen erromatar jurisprudentziaren bilduma) XIX. mendean Alemanian garatutako zuzenbideko eskola da, Erromatar Zuzenbidea printzipio juridikoak osatzeko oinarri gisa hartu…
Positibazioa (zuzenbidea)Zuzenbidean, positibazioa zuzenbide naturalean jasotako printzipioak lege eta ekintza juridiko, zuzenbide positibo alegia, bihurtzeko prozesua da, printzipio horiek estatutik aplikatu eta eraginkorrak izan daitezen. Positibazioaren bitartez beraz, estatuak…
Zuzenbide positiboa eta zuzenbide naturalaZuzenbide positiboak finkatu, zehaztuta eta indarrean dauden arau juridikoen multzoa da, Estatuak xedatzen dituen lege, dekretu eta erabakiek osatutakoa. Hala eta guztiz ere, gizakiari eta gizarteari buruz badaude…