Sistema batean egoera bat itzulezina edo atzeraezina dela edo itzulerarik gabeko puntu batera heldu garela esaten da, aldaketa kuantitatibo txikiak egiteak sistemaren egoera atzera bihurtzeko aski izan ez eta aldaketa kualitatibo edo sistemikoak egin gabe fenomenoak bilakaera saihestezina eta kontrolaezina hartu duenean. Esamoldea ohikoa da negutegi-efektua sorrarazten duten gasei eta aldaketa klimatikoari buruz, gasen kontzentrazioak muga bat gaindituta, berotzea ezingo dela kontrolatu adierazteko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, point of no return, irreversibility; gaztelaniaz, punto de no retorno, irreversibilidad.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Homogeneotasuna eta heterogeneotasunaZerbait homogeneoa dela esaten da, hura osatzen duten elementuak edo osagaiak berdinak edo antzekoak direnean. Aldiz, zerbait heterogeneoa dela esaten da, elementu eta osagai aski ezberdinek osatzen dutenean.…
Hitzik gabeko komunikazioaHitzik gabeko komunikazioa hitzezko komunikazioaren aldaera osagarria da, hitzekin batera keinuak, jarrerak, begiradak, intonazio edo ahots tonua, esaldiaren abiadura eta bestelako elementuak biltzen dituena. Egindako zenbatespenen arabera, transmititzen…