Gizarte ekonomia edo ekonomia soziala elkartasunak, eta ez irabazteko asmoak, gidatutako ekoizpen eta banaketa-harremanen multzoa da. Horrekin batera, kudeaketa demokratikoa eta autonomia izaten dira ekonomia sozialeko erakundeen beste…

Itzal-prezioa merkatuan guztiz zehaztuta edo behar bezala ezarrita ez dagoen kasuetan, ondasun edo jarduera batek merkatuan izango lukeen prezioa da, horren barruan kostu pribatuak nahiz sozialak barneratuz, eta aukeran dauden alternatibekin alderatuta. Beraz, itzal-prezioa aukera-kostua da, baliabide horiek beste zereginetara bideratuta lortuko liratekeen kostuak eta etekinak zehaztuz kuantifikatzen dena.Bereziki, kostu-mozkin analisian erabiltzen da, alternatiba baten komenigarritasuna aztertzeko.
Itzal-prezioa ekoizpen-faktoreei ere (lanari, hots, soldatari; zein kapitalari, hots, interes-tasei) aplikatzen zaien kontzeptua da. Adibidez, altzairuaren kasuan itzal-prezioa merkatuko prezioa baino handiagoa izaten da, itzal-prezioan altzairua ekoizteko eragindako ingurumen-kaltearen kostua barneratu beharko litzatekeelako; langabezia dagoenean, itzal-soldata txikiagoa merkatuko soldata baino, kontratatzen den langileak ez baitzuen lanik beste ezertan, hots, ekoizpenik ez da galtzen eta langabezia-subsidioa aurreztu egiten delako; azkenik, enpresek inbertsio-proiektuetan eskuratzen dituzten errendimentu-tasak (aukera-kostuak, alegia) merkatuko interes-tasak baino handiagoak direnean, itzal-interesa handiagoa merkatukoa baino.1
Beste alde batetik, itzal-prezioen kuantifikazio zehatza egin daiteke programazio linealeko programa batean, programa dualaren bitartez.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.