Iturri historikoak historian izandako gertaerak jasotzen dituzten idazkunak (ikus, gainera, epigrafia), dokumentuak, testigantzak, euskarri ikonografikoak (argazkiak, filmak, artelanak, margolanak), objektuak eta aztarnak dira, historiaren bilakaeraren analisia egitea ahalbidetzen dutenak. Informazio-iturri guztiak bezalaxe, lehen mailako iturri historikoak, gertaera historikoak izan ziren unean bertan osatu zirenak (egunkariak, gutunak,dokumentu ofizialak, garaiko liburuak, ahozko testigantzak, ...); eta bigarren mailako iturri historikoak, histogriografia ere deitua, ondoren historialariek osatutakoak, garaiari buruzko liburu eta artikuluen bitartez.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, historical sources; gaztelaniaz, fuentes históricas.
Loturiko artikuluak
Konskripzioa eta konskriptoakKonskripzioa, soldadutza eta soldaduska ere deitua, (latinezko conscriptus hitzetik, "soldaduen zerrendan dagoena") estatu bati herritarrek egin beharreko zerbitzu militarra da, gehienetan soldadu huts moduan. Konskriptoak soldadu gisa zerbitzu…
Aro Garaikidea eta Historia GaraikideaAro Garaikidea eta horren historia, Historia Garaikidea alegia, XVIII. mende bukaeratik mundu osoan izan diren iraultza politiko, ekonomoiko, zientifiko, teknologiko eta demografikoak biltzen dituen aro historikoa da, Aro…
goizeko laino gorri, gaueko iturriMeteorologiari buruzko atsotitza, egunsentiko laino gorriak egunean zehar euria ekarriko duela, eta euriak gauerako iturriak elikatuko dituela adierazteko. Aldaerak goiz gorri, arrats euri Erlazionaturikoak arrats gorri, goiz garbi