Iturengo arotza


KategoriakAbestiak

Ituringo arotza edo Iturengo arotza euskal abesti herrikoia da. Mikel Laboak eta Oskorrik ere horren bertsio famatuak egin zituzten.

Hitzak

Ituringo arotza, Erramun Joakin,
haserre omen zaude zeren degun jakin.
Santuek ez laitekez fiatu zurekin:
San Kristobal urtuta joaliak egin.

Arotzak erran dio bere andreari:
- Urtu behar dinagu, ekarran santu hori!
- Gizona nora zoaz, bekatu da hori!
- Etzionagu erranen sekula nihori.

Ituringo garaile Ramuntxo Joakin
haserre omen zira zeren dudan jakin.
Konfesa zaitez ongi erretoarekin:
ez dute zer fidatu Santuek zurekin.

Kobrezko Santurikan inon bazarete,
egoten al zarete hemendik aparte;
baldin arrotz horiek jakiten badute,
gariek egiteko urtuko zaituzte.

Elizako serorak, ermitauak ere,
bakoitza zeun tokitan egon zaitez erne,
bestela arotz horiek jakiten badute,
elizako santuak ihes joanen dire.

206 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.