Meatzaritza edo meagintza lurrazaletik mea edo mineralak era selektiboan erauzi eta ustiatu egin duen jarduera ekonomikoa da, lehen sektorean integratzen dena. Mea edo mineral horiek bereziki haiek ugari dauden…
GizapediaItsaspeko meatzaritza, itsas hondoko meatzaritza edo urpeko meatzaritza itsaso hondoan dauden mineralak bilatu, jaso eta prozesatzeko meatzaritza mota da. Mineral horiek nodulu polimetalikoetan eran, ordoki abisaletan, geruza mehe moduan nahiz sulfuro gordailuetan, azken hauek dortsal ozeanikoetako inguruetan, aurki daitezke. Mineral horiek urpeko robotak baliatuz erauzi daiteke, kubeten bitartez, edo material horiek itsaso hondotik ponpatuz. XXI. mendearen hasieratik astiro garatzen ari den meatzaritza mota da, itsasoan jarduera horiek eragiten duten kalte larria ekiditeko ezartzen diren araudi zorrotzak direla eta.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, deep sea mining; gaztelaniaz, minería marina, mineria de fondos marinos.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.