Geografian, gratikula mapa baten gainean irudikatzen den lerro sarea da, paraleloek eta meridianoek osaturik, eta puntu geografiko baten kokapena zehazten laguntzen dutenak.

Itsasertzeko barra, itsasbazterreko barra edo kostaldeko barra itsasertzean itsasoko korronte edo olatuen dinamikaren ondorioz eratzen diren sedimentuen metaketak dira, hondarrez, hartxintxarrez edo legarrez osatuak, forma luzea eta orokorrean estua dutenak. Oso altuera txikikoak izaten dira eta batzuetan mareagoran itsasoaren mailaren azpitik geratzen dira. Batzuetan lotu egiten dira itsasertzarekin, mutur batean edo bietan. Kostaldea uharte batekin lotzen dutenean, tonbolo deitzen zaie. Albufera edo itsasertzeko aintzirak sortzen dituzte batzuetan.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, barra litoral, cordón litoral.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.