Istmoak bi lur eremu handi (bi kontinente, kontinente eta penintsula, ....) lotzen dituzten lur zerrenda luzeak dira. Itxuraz berdinak diren arren, istmo eta tonboloen arteko diferentziak badaude. Tamaina…

Bretainiako itsasbazter koskatua. Kredituak: Geo Swan - Wikimedia Commons
Itsasbazterra, itsasertza edo kostaldea itsasoarekin muga egiten duen lehorreko lur zerrenda da. Lur zerrenda horren zabalera aldakorra da, inguruko erliebearen, ekosistemaren eta kulturaren arabera. Edonola ere, itsasbazterra, itsaso/lehor muga gisa, ezaugarri bereziak dituen espazio geografikoa da, elementu geografiko propioekin (lurmuturrak, istmoak, penintsulak, golkoak, badiak, senadiak, hondartzak) eta giza presentzia eta jarduera espezifikoekin.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, littoral zone; gaztelaniaz, litoral, costa,
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.