
Itsasadarra Angelun, Aturri ibaia itsasoratzean.
Itsasadarra ibai baten itsasoratze mota bat da, estuarioaren antzekoa, sakonera handikoa eta, estuarioan ez bezala, sedimentuak itsasbeheran agerian uzten ez dituena. Batzuetan, itsasoa ibaian gora sartzen delako gertatzen da, hain zuzen itsasoak adar bat sartzen duenean ibaiaren ibilbidean, gehienetan itsasoaren mailaren igoeragatik; beste batzuetan, berriz, gizakiaren eraginez gertatzen dira, ibaiaren ibilgua kanalizatzean. Adibide gisa, Euskal Herrian, Bilboko itsasadarra dugu, Nerbioi ibaia itsasoratzean, eta Baionako itsasadarra, Aturri ibaiarena.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ría.
Loturiko artikuluak
KontinentalitateaKontinentalitatea edo kontinentaltasuna itsasertzetik urrun dauden lurraldeen tipologia klimatikoa da, itsasoak eragin ohi duen epeltasunetik kanpo, muturreko tenperaturak, tenperaturen anplitude handia eta prezipitazio eskasa ezaugarritzat dituena. Iberiar penintsulan,…
Konektibitatea (geografia)Agian, konektibitatearen kontzeptu informatikoa bilatzen ari zinen. Geografian eta ekonomian, konektibitatea eskualde bateko puntu geografikoek garraiobideen bitartez loturik egotea da, beraien arteko mugikortasuna garatze aldera. Konektibitatea garatzeko modu…
EstuarioaGeografia fisikoan, estuarioa ibai baten bokale edo itsasoratze zabala eta sakona da, adar bakar batekoa. Bereziki itsaso handi eta ozeanoetako kostaldeetan gertatzen den itsasoratze mota bat da, non…