Mikronesia Ozeaniako eskualde bat da, Ozeano Bareko mendebaldean itsas eremu zabal batean barreiaturiko gutxi gorabehera 2.000 uharte txikiek osatzen dutena, guztira Araba baino txikiagoa den itsas gaineko lur…
Itsas-aintzira sakonera txikiko itsasertzeko aintzira bat da, itsasotik kostaldeko barra, kordoi edo zerrenda estu batek bereizten duena, baina zenbait gunetan itsasora irekia dena. Kostaldeko zerrenda hori inguruko ibaietako ibai-jalkinez eta itsasoko ekarpenez dago osaturik. Itsas aintzirako ura gazikara da, baino itsasoko ura baino gezagoa eta ur geza baino gaziagoa. Baldintza horiek, inguruko kostaldekoak baino ur beroagoak izatearekin batera, biotopo gisa eratzen dute, itsas bizitzan eta hegaztietan aberatsa den ekosistema bati lotua.
Bere eraketa geologikoa itsasertzeko lautadetan sortutako badia batetik sortzen da, ibaiaren kanpo ekarpenekin eta mareen intentsitate txikiarekin, itsasertzeko kordoi edo zerrenda eratzen laguntzen dutenak, aintzira itsaso zabalera ixteko. Kostaldeko lautada hondoratuta ere sor daiteke itsasertzeko hesia. Kostaldeko zerrenda horri esker, aintzira ez da erabat betetzen. Iberiar penintsulan, Valentziako albufera eta Murtziako Itsaso Txikia dira itsas aintziren etsenplurik argienak.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, albufera.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.