Istmoak


KategoriakGeografia

Korintoko istmoa, Grezian (bista satelitetik).

Istmoak bi lur eremu handi (bi kontinente, kontinente eta penintsula, ....) lotzen dituzten lur zerrenda luzeak dira. Itxuraz berdinak diren arren, istmo eta tonboloen arteko diferentziak badaude. Tamaina aldetik, tonboloak metro batzuetatik gehienez ehunka metroetarako zabalerak duen bitartean, istmoaren zabalera kilometro batzuetakoa izaten da. Diferentzia nabarmenena, ordea, horien formazioan datza: tonboloak kostaldeko sedimentazio-prozesuen bitartez sortu dira, eta lauak eta altuera txikikoak dira; istmoak, berriz,  plaka tektonikoen mugimenduz, bulkanismoz eta eskala handiagoko prozesuen bitartez sortu dira.

Ikus, gainera

201 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.