Ishikawaren diagrama


KategoriakEnpresa

Ishikawaren diagrama, kausa-efektu diagrama eta arrain hezurraren diagrama ere deitua, arazo baten azken kausak atzemateko teknika bat da, kalitaterako tresna gisa erabiltzen dena, kalitate-zirkuluetan esaterako. Horretarako, arazoaren kausak modu sekuentzial batean bilatzen dira, kausa gero eta zehatzagoak bilatuz eta adarrez adar adieraziz, azkenean zuhaitz edo arrain hezur gisako egitura osatu arte. Diagrama Kaoru Ishikawa ingeniari eta kalitate-adituak zabaldu zuen 1960ko hamarkadan eta berak proposaturiko Kalitaterako Zazpi Oinarrizko Tresnak (Seven Basic Tools of Quality) multzoan kokatu zuen, beste tresna batzuekin batera.

Irudi honen erresoluzio handiagoko bertsio baterako, PDF formatoan,  egin klik hemen

Diagrama eskuin aldean idatzitako arazo baten adierazpenetik abiatzen da eta hortik ezker aldera lerro bat zabaltzen da. Lerro horietatik arazoen kausa multzo nagusiak adierazten dituzten adarrak aterako dira. Kausa multzo nagusi horiek lehenengo ideia-jasa baten bitartez zehaztu daitezke. Ondoren, beste ideia-jasa batzuen bitartez kausa multzo bakoitzeko kausa zehatzagoak planteatu behar dira, eta kasu nagusiari dagokion adarrean kokatu. Prozesua adarrez adar luza daiteke, arazoaren kasuak gero eta gehiago zehaztuz. Horretarako, partehartzaileei zergatik?, kausa bakoitzaren zergaitia alegia, behin eta berriz galdetzea garrantzitsua da guztiz.

Egoera batzuetarako, arazo nagusiak aurrez ezarrita daude. Adibidez, ohikoa da kausa nagusi moduan hauek jartzea: Langileak, Makineria, Metodoak, Neurketa, Lehengaiak, Ingurunea. Marketin eta zerbitzu arloetarako kausa multzo estandarrak ere ezarri dira. Kausa multzorik gabeko diagramak ere egin daitezke kausa zehatzak zuzenean aurki daitezkeenean.

Ikus, gainera

Beste hizkuntzetan: ingelesez,  Ishikawa diagram, fishbone diagram, cause-effect diagram.

335 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.