Iruten ari nuzu Nafarroa Behereko olerki eta abesti herrikoia da, bertsio anitz dituena, baina hala ere beti hasierako bertso berdinekin. Jatorrizko bertsioetan, amodio ukatua edo desamodioa da gai nagusia. Azken bertsioan, berriz, klase sozialen arteko talka da gai nagusi, amodioa aitzakitzat harturik; azken bertsio hau da, hain zuzen, gehien zabaldu dena, eta hainbat euskal taldek eta abeslarik abestu dutena.
Lehenengo bertsio bat
Iruten ari nuzu, kilua gerrian,
Ardura dudalarik
Nigarra begian
Nigar egiten duzu, oi, suspirarekin...
Kontsolaturen zira
Bai, denborarekin,
Jendek erraiten dute hal’eztena frango,
Ene maite pollita
Zu ta neretako.
Ofiziale seme, kolore gorria
Baigorriko nexkatxen
Karesatzailea.
Nik ez dut karesarik,
Bertzek ez dutenik ;
Berak dabiltz ondotik
Zer eginen dut nik
Jendek erraiten dute ezkondu, ezkondu
Niri ez zait oraino
Gogorik berotu.
Bigarren bertsio bat
Iruten ari nuzu kilua gerrian
Ardura dudalarik, nigarra begian
Nigar egiten duzu oi suspirarekin
Kontsolaturen zira, oi denborarekin !
Ezkont-mina dudala zuk omen diozu ;
Ez dut amore minik gezurra diozu.
Ezkont-mina dutenak seinale dirade
Matel hezurrak seko koloreak berde.
Ezkontzen balin bazira mariñelarekin
Xardina janen duzu bakallauarekin.
Ezkontzen balinbazira mandazainarekin
Airaina janen duzu olioarekin.
Anaia nahi duzuia emazteik erosi ?
Baratze kantoinetan sosian hemezortzi.
Arreba nahi duzuia gizonik erosi ?
Eliza bazterretan bi sosetan zortzi.
Hirugarren bertsioa
Iruten ari nuzu, kilua gerrian,
Ardura dudalarik, nigarra begian.
Jendek erraiten dute, ezkondu ezkondu:
Nik ezdut ezkon minik, gezurra diote.
Ezkon minak dutenak seinale dirade:
Mathel hezurrak seko koloriak berde.
Jendek erraiten dute hal' estena franko,
Ene maite pollita zur' et' enetako.
Laugarren bertsioa
- Iruten ari nuzu
- kilua gerrian
- ardura dudalarik
- nigarra begian
- Alde nere leihotik
- zalduna bazara
- piztuko dut argizaria
- oinezkoarentzat
- Morroia babesten dut
- nere maitasunez
- maizterraren zilarrak
- ez naute itsutzen
Loturiko artikuluak
Isil-isilik dago (abestia)Isil-isilik dago euskal abesti herrikoia da, arrantzale girokoa eta lirismo handikoa, Fernando Goenaga iribarren eibartar musikariak (1907-1990) konposatua. Hitzak Isil-isilik dago kaia barrenian, ontzi txuri polit bat uraren…
Aldapeko sagarraren (abestia)Aldapeko sagarraren adarraren puntan euskal abesti herrikoia da. Haren jatorria ziurtasunez ezagutzen ez bada ere, badirudi sagardoa egiteko lanetan kantatzen zen abestia zela, kirikoketarekin loturik; izan ere, abestiaren…
Eperra (abestia)Eperra Zuberoako kanta herrikoia da. Niko Etxart abeslaria izan zen kanta famatu egin zuena, 1979ko bere Euskal Rock n' Roll single diskoan plazaratu zuelarik. Hitzak Eperrak baditizu bere…