Irundegi hidraulikoa


KategoriakTeknologia

Irundegi hidraulikoa edo water frame uraren indarra baliatuz Richard Arkwright-ek 1760ko hamarkadan garatu zuen irundegi edo hariak egiteko makina edo instalakuntza izan zen. Makina Industria Iraultza ekarri zuen aurrerapen nagusietako bat izan zen, lehen eskuz egiten zen lana orain guztiz modu mekanikoan burutuz. Hasiera batean, ordea, irundegi hidraulikoak aldi berean hari-txirrika bakarretik iruten zuen, urte batzuk lehenago asmatu zen Jenny irundegia (spinning jenny) ez bezala, aldi berean txirrika batzuk lantzen zituena baino eskuz funtzionatzen zuena, Samuel Crompton-ek 1779an bi makinak bateratuz garatu zuen spinning mule izeneko makina plazaratu zen arte. Spinning mule hori izan zen iruteko lana guztiz mekanizatu eta azkartu zuen makina. Horrela, irundegi hidrauliko eta bere ondorengo spinning mule delakoa Industria Iraultzako funtsezko aurrerapen teknologikoak izan zirela esan daiteke.

Ikus, gainera

 

222 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.