Iruditeria edo imaginario kolektiboa, iruditeria soziala ere deitua, gizartean edo gizatalde batean indarrean dauden balio, sinbolo, mito, esperientzia, sentimendu, erakunde eta lege komunen multzoa da, eta gizartearen funtsa, oinarrizko habea, osatzen dutenak. Esan liteke indibidualismoaren aurkako kontzeptua dela, iruditeria kolektiboak indibiduoa heteronomoa dela, inposatzen zaizkion erreglen arabera bizi dela, baieztatzen duelako inplizituki. Aldi berean arrazoia eta emozioa bateratzen ditu, praktikoa eta sinboliko hutsa. Adibide gisa, egungo gizartearen imajinarioaren elementu nagusietako bat zoriona diruak ekarriko digulako sinesmen edo fedea da. Cornelius Castoriadis filosofoak 1960 hamarkadan garaturiko kontzeptua da, bereziki Gizartearen instituzio imaginarioa lanean. Iruditerian biltzen diren elementu guztiak, arestian aipatutakoak, irudi edo imajin deitu zien Castoriadisek, eta hortik iruditeria eta imajinario terminoa.
Egungo gizarte mediatikoan, hedabideek dute imajinario kolektiboa sortu eta zabaltzeko boterea, azkenean talde politiko eta ekonomiko hegemonikoen mendean. Hala ere, utopia izango bada, utopiaren imajinarioari esker izango da. Premiazkoa da beraz, mundua aldatu nahi dugunen arteko harremanetatik imajinario utopikoa berreskuratu eta ahalik eta gehien zabaltzea, imajinario hori gauzatzeko baldintza moduan.
Erreferentziak
- Ignacio Riffo Pavón: Una reflexión para la comprensión de los imaginarios sociales. 2016.
Loturiko artikuluak
Habitus (definizioa eta kontzeptua)Habitus-a Pierre Bourdieu soziologoaren (1930-2002) teoriaren oinarrizko kontzeptuetako bat da, eremu sozialarekin eta kapital sinbolikoarekin batera, hiru kontzeptuen arteko interakzioz praktika sozialak definitu eta ezaugarritzeko erabiltzen dena. Gizabanakoak,…
Heteronomoa eta autonomoaHeteronomia eta autonomia (edo buru askatasuna) gizakion askatasunari buruzko kontzeptuak dira. Pertsona baten jokabidea, borondatea eta horien kontzientzia morala heteronomoak direla esaten da, kanpotik gidatuak direnean (tradizioz, agintaritzaz,…
Hegemonia eta hegemonikoaHegemonia Antonio Gramsci italiar komunistak (1891-1937) garatu zuen kontzeptua da, herrialde batzuetan XX. mendean zehar langileek burgesiaren planteamenduei men egin eta komunismoari nola bizkarra ematen zioten azaltzeko. Definizioari…