Ironia (definizioa)


KategoriakLiteratura

Ironia (antzinako grezierazko,  εἰρωνεία 'eirōneía', "disimulua") errealitatearen eta azaltzen denaren arteko kontraesana da. Testuinguru zenbaitetan erabiltzen da:

  • hitzezko ironia edo ironia erretorikoa, figura erretoriko moduan, adierazten dena eta benetan adierazi nahi dena aurkakoak direnean, irria sortu (adibidez, euria gogotik ari duela, "eguraldi ederra egiten du!" adieraztea) edo disimuluz baino aldi berean zorroztasunez zerbait aurpegiratzeko (adibidez, "zein azkarra zaren!", astakeria bat egin eta gero).
  • ironia dramatikoa, idazlan edo antzezpe batean, irakurleak edo ikusleak pertsonaiek ez dakiten zerbait dakitenean;
  • ironia situazionala, uste edo espero zitekeenaren aurkako zerbait gertatzen denean (bizitzaren ironiak esaten zaie batzuetan).

Beste hizkuntzetan: ingelesez, irony; gaztelaniaz, ironía.

190 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.