Irlanda edo Irlandako Errepublika Europako estatu subiranoa da, Irlanda uhartearen zati handiena hartzen duena. Bere hiriburua Dublin da, uharteko ekialdeko kostaldean. Ozeano Atlantikoak inguratzen du, Irlanda uhartearen iparraldean ezk, non Erresuma Batuko parte den Ipar Irlandarekin egiten duen muga. Uharte txikiago batzuk ere biltzen ditu, hala nola Aran uharteak mendebaldean eta Achill uhartea Mayo konderrian. Klima ozeanikoa du, euritsua eta epela, eta horrek landaredi trinkoa eta larre oparoak sustatzen ditu. Herrialdea bere paisaia berdeengatik, bere musika tradizionalagatik, literatur tradizio sendoagatik eta nortasun kultural bereziagatik da ezaguna.
1922 urtean lortu zuen independentzia Erresuma Batuaren aurkako gerra baten ondoren. 1973tik Europar Batasuneko kide da. Gobernu forma errepublika parlamentarioa da, eta estatuburua presidentea da, herritarren botoz hautatua.Ekonomikoki, azken hamarkadetan Irlandak hazkunde handia izan du, bereziki teknologia eta zerbitzuen sektoreetan, multinazional ugariren egoitza europarra bertan baitago. Hezkuntza maila altua eta azpiegitura modernoek ere lagundu dute garapen horretan.
2024an 5.400.000 biztanle inguru zituen, 70.273 km karratuko azaleran. Bertako hizkuntza gaelera da, egun mendebaldean bereziki hitz egiten dena, baina ingelesa da herrialdeko hizkuntza nagusia herrialdean. Biak, gaelikoa eta ingelesa, dira hizkuntza ofizilaka. Irlandako ikur nazionalak dira hirusta eta arpatxoa ditu. Jai nazionala San Patrizio egunean ospatzen da, martxoaren 17an.
Loturiko artikuluak
HungariaHungaria, izen ofizialez Hungariako Errepublika, Erdialdeko Europako herrialdea da, hiriburua Budapest duena. Itsasorik gabeko estatua da, eta muga egiten du ipar-mendebaldean Eslovakiarekin, ipar-ekialdean Ukrainan, ekialdean Errumaniarekin, hegoaldean Serbiarekin…
FinlandiaFinlandia Europa iparraldeko herrialdea da, hiriburua Helsinki duena. Baltikoko ekialdean kokatzen da, eta Karelia, Laponia eta beste hainbat eskualde hartzen ditu. Mugakide ditu mendebaldean Suedia, ekialdean Errusia, iparraldean…
NorvegiaNorvegia Ipar Europako herrialdea da, eta bere hiriburua Oslo da. Eskandinaviar penintsulan kokatzen da, iparretik hegora luzatzen zen lurralde zerrenda bat hartuz, kostalde inguruko uharte batzuekin batera. Muga…